Itxi

Amarauna

Amarauna

Euskal Herriko hilerriak, herri galdeketa eta maratoia hizpide

Asteburuan, 10:00etatik 13:00etara harrapatuko zaitu 'Amarauna'k. Larunbatean, hilerri politenetako bat bisitatuko dute; igandean, Arrankudiagako herri-galdeketaz eta New Yorkeko maratoiaz ariko dira.

Asteburuan, 10:00etatik 13:00etara harrapatuko zaituzte Euskadi Irratiko 'Amarauna'k. Larunbatean, Santu Guztien egunean, Auritzeko hilerria bisitatuko dute eta Josepe Irigarai alkatearekin hitz egingo dute, Auritzeko hilerria Espainia osoko hilerrien artean dotoreenetakoa dela esan baitute. Hilerria bisitatu eta gero, New Yorkeko eta Pekingo Halloween ohiturak ezagutu dituzte. Gastronomiari ere egingo diote lekua, eta Dani Lasa Mugaritzeko sukaldariak piper gorriak kontserbatzeko aholkuak emango ditu. Larunbateko programa amaitzeko, Karabeleko proiektua ezagutuko dute; Hernanin nekazaritza ekologikoa lantzen dute buruko osasuna zainduz.

Igandean, berriz, Arrankudiagako herri-galdeketari neurria hartuko diote, eta New Yorken igandean bertan egingo den maratoiko korrikalariekin hitz egingo dute. Baina hurbilagokoak ere kontuan izango dituzte, eta Behobia-Donostia nola prestatzen ari diren ere kontatuko digute.

Kirolaz aparte, kultura ere izango dute hizpide asteburuan; izan ere, Kepa Junkeraren lan berria aurreratuko dute eta Ttanttaka taldearen Madrilgo esperientziaz hitz egingo du Mireia Gabilondok Madrildik zuzenean.