Itxi

Amarauna

Amarauna

UCAko erailketa eta Xilabako irabazlea hizpide Amaraunean

Asteburuan, 10:00etatik 13:00etara, 'Amarauna' saioan, besteak beste, El Salvadorreko UCA unibertsitatean orain 25 urte izandako hilketez hitz egingo dute Koldo Katxo eta Peio Azpitarterekin

Larunbatean eta igandean, 10:00etatik 13:00etara zabalduko ditu sareak 'Amarauna' saioak. Larunbatean, El Salvadoreko UCA unibertsitatean orain 25 urte hil zituzten Inazio Ellakuria eta 5 jesuitak gogoratuko dituzte Koldo Katxo eta Peio Azpitarterekin. Ondoren, Gorka Bereziartua eta Danele Sarriugarteren txanda izango da; asteko lau hitzak aukeratuta, haiei buruz hitz egingo dute Arantxa Arzarekin. Larunbatean nutrizioaren eguna dela eta, egun horren garrantziaz eta izanaz hitz egingo dute Nerea Segura dietistarekin. Eta bidaiatzeko tartea hartuko dute programaren amaieran. Dani Lasa Mugaritzeko sukaldariak Mexikoko bidaia kontatuko du, eta Lurdes Izagirrek, berriz, Alemanian Lehen Mundu Gerran ibilitako preso euskaldunen testigantzak bildu eta transkribatu ditu Berlingo Museo Arkeologikoan ipintzeko, eta horra heldu arteko istorioa kontatuko du.

Igandean, Ipar Euskal Herriko Xilaba bertso txapelketaren finaleko irabazlea elkarrizketatuko dute 'Amaraunean', eta txapelketaz ere hitz egingo dute. Bestalde, Miren Vives Balentziaga Museoko zuzendariari museoa nola aurkitu duen galdetuko diote eta etorkizunerako planez ere hitz egingo dute. Ondoren, beste museo batera joango dira, igandean Gipuzkoako Zientzia Museoaren ate irekien eguna izango baita, eta zuzenean hitz egingo dute bertako arduradunekin. Amaitzeko, Bilboko Herri Krosean sartuko dira 'Amarauneko' kideak.