Amarauna
Amarauna
Kurdistango 'esperimentu demokratikoa' eta Euskal Etxeak hizpide
Larunbatean Karlos Zurutuza kazetariarekin hitz egingo dute Amaraunean; Siriatik eta Iraketik etorri berria da. Eta igandean Euskal etxeetan bazkaltzen duten etorkinekin egongo dira.
Larunbateko 'Amaraune'an Kurdistango 'esperimentu demokratikoa'z hitz egingo dute Karlos Zurututza kazetariarekin. Siria eta Irak arteko Kurdistandik etorri berria da kazetariaeta herrialde Kurdua garatzen ari dren Autogobernu demokratikoa nola sortu den eta nola garatu duten azalduko du, hura 'miraría' dela abiapuntu hartuta. Bestalde, Eibarrera ere joango dira Amaraunekoak Real Madrid eta Eibarren arteko partidarako herria nola prestatzen den galdetzeko. Horretaz aparte, elkarrizketaren atalean, Nagore Gonzalez Goenkaleko aktorearekin hitz egingo dute 11:00etan. Eta Lander Garrok Mikel Laboari emazteak egindako biografia komentatuko du.
Igandean, SOS Arrazakeriaren gonbitea erantzunez, 'Amarauna' etorkinak hartuko dituen familia baten etxean sartuko da bazkaria nola prestatzen ari diren kontatzeko. Bestalde, Porrotxek, aste honetan aurkeztuko duten euren disko berriaren aurrerapen bat egingo die; 19 kantu eta 19 istorioz osatutako disko berria. Eta programarekin amaitzeko, Joxe Miel Barandiaranen istorioak eta historia kontatuko du Jon Aizpuruak.