Amarauna
Amarauna
Bullying kasuak eta Movember mugimendua hizpide asteburuan
Larunbat eta igandean, 10etatik 13etara zabalduko ditu sareak 'Amarauna'k. Bullyinga sufritu duten familia eta adituekin hitz egingo dute eta Movember mugimenduaren kanpainaren amaieraz arituko dira.
Larunbatean, 'Amarauna' saioan, bullying kasuez hitz egingo dute familiekin eta adituekin. Ainhoak ikasturte osoa pasatu zuen bere ikaskideen jazarpena jasaten, ikastetxez aldatzea erabaki zuen arte. Ainhoaren aitak kontatuko du kasua, Jose Antonio Oi¿rra aditua alboan dutela. Bestalde, Gorka Bereziartuak eta Danele Sarriugartek asteko lau hitzen puzzlea osatuko dute. Jabier Kaltzakorta ere izango da 'Amaraunean', Euskaltzaindiko sarrera-hitzaldia egin aurretik. Dani Lasak Gabonetarako otorduak aurreratzen lagunduko du, eta Julen Telleriarekin itxiko dute saioa, 'Gu ta Gutarrak' saioko aurkezlearekin.
Igandean, Movember mugimenduak eskatuta, prostata eta barrabiletako minbiziaren inguruko ikerketa bultzatzeko eta laguntzeko kanpaina amaitzera doala-eta, kanpainaren irudi izan diren biboteak kenduko dituzte Markel Irizar txirrindulariak eta Adrian Abasolo futbolariak, eta 'Amarauna' han egongo da. Bestalde, Euskararen eta Hiesaren Nazioarteko Egunari aurrea hartuko diote 'Amaraunean'. Euskararen egunerako hainbat ekitaldi jorratzen ari dira dagoeneko, eta Hiesaren Nazioarteko Egunari begira, arreta zenbat gutxitu den neurtzen saiatuko dira. Horrez gain, blogariekin sarea, elikagaien bankuek jasotako emaitzak eta abar izango dituzte hizpide.