Itxi

Amarauna

Amarauna

Eski denboraldia eta minbiziaren ahots ezberdinak Amaraunean

Asteburuan 10:00etatik 13:00etara zabalduko ditu sareak Amaraunak. Larunbatean eskiatzaileak, San Martin Harriko eskigunea eta Madeira izango dituzte hizpide eta EITBko elkartasun kanpaina igandean.

Larunbatean eski denboraldiaren hasiera izango dute hizpide Amaraunean 10:00etatik aurrera, eta horretarako eskiatzaileekin, San Martin Harriko eskigunean eta Madeiran egingo dute erronda. Bestalde, elkarrizketaren atalean, Itsaso Ferreras elkarrizketatuko dute, Hego Sudafrikatik etorri berria da; Mugarik gabeko medikuen elkartearekin joan da eta bertan bizitakoa kontatuko du. Irungo Emaus ere gertu-gertutik erakutsiko dute; hainbat bitxikeria ipini dituzte enkantean eta amaitzeko Oñatin zabaldu duten Txokolateraren Interpretazio Zentroa bisitatuko dute.

Igandean, minbiziaren ahots ezberdinekin hitz egingo dute: mediku, ikerlari, gaixo...EITBren elkartasun kanpainaren baitan, euren testigantzak utziko dituzte. Bestealde, Joxerra Garaik Bizkaia Frontoia nola prestatu duten kontatuko du, Donostiako Antzoki Zaharretik bertso derbiaren aurrekariak jasoko dituzte eta Damba taldeak Kubarako duen proiektuaren berri kontatuko dute.