Itxi

Amarauna

Amarauna

Kuban bizi den Txema Auzmendi eta Mikel Garaizabal ekonologoa hizpide

Larunbatean, AEBek Kubari ezarritako enkargua kentzeko aginduaren ostean Kuban zer aldatu den galdetuko diote bertan bizi den Txema Auzmendiri, eta igandean euskal ardoen enbaxadorea izango dute.

Larunbat honetan Amaraunean Ameriketako Estatu Batuek Kubari ezarritako enbargua kentzeko aginduaren ostean Kuban ezer aldatzen hasi ote den galdetuko diote Txema Azurmendi Kuban bizi den euskaldunari eta Euskadi-Kuba elkarteko kideei.

Baina 10:00etatik 13:00a bitartean beste hainbat gai ere landuko dituzte. Besteak beste, Ibai Rezola Espainiako lehen mailako ligan 4.arbitroa elkarrizketatuko dute. Asteburuan Realak eta Eibarrek jokatuko duten derbiaren langintzaren argi-ilunei buruz galdetuko diote epaile gazteari. Bestalde, unibertsitatera bidean diren gazteen ondoan ere egongo dira EHUren orientazio jardunaldian. Eta amaitzeko, asteko 4 hitzak aukeratuko dituzte Gorka Bereziartua eta Danele Sarriugarterekin.

Igandean, Mikel Garaizabal Euskal Herriko ardoen enbaxadorea elkarrizketatuko dute. Enologo bizkaitarraren liburuak izendapen oso garrantzitsua jaso berri du mundu osoan zona handia duen sarietarako: Gourmand Awars.

Bestalde, igandean, Grezian egingo diren hauteskundeen berri jasoko dute zuzenean berriemaileen kroniken bitartez eta herrialdea ezagutzen dutenen testigantzen bitartez. Eta horretaz aparte, Sabino Arana sariak, blogariak eta Ituren eta Zubietako inauteriak izango dituzte hizpide.