Itxi

Amarauna

Amarauna

Gaztea, Andaluzia eta Arabako bertsolari txapelduna, 'Amaraunean'

Larunbatean, 'Amaraunak' Gazteako zuzeneko emisioarekin bat eginez ospatuko du haren mende laurdena. Igandean, Xabier Sukiak Arabako bertsolari finalaren kronika egingo du.

Larunbatean, Gazteak 25 urte beteko ditu, eta 'Amarauna' saioak Gazteako zuzeneko emisioarekin bat eginez ospatuko du urteurrena. Horretaz aparte, Andaluziako hauteskundeen bezperan, han bizi diren euskaldunekin hitz egingo dute. Korrikari ere jarraituko diote, baina ez Euskal Herrikoari bakarrik; atzerrikoak ere zelatatuko dituzte. Txetxu Urbietak Euskadiko Lau Orduen aurrerapena egingo du, eta amaitzeko, Danele Sarriugarte eta Gorka Bereziartua egongo dira 'Amaraunean' asteroko lau hitzekin.

Igandean, Arabako bertsolari txapelketaren finalaren kronika egingo du Xabier Sukiak, eta protagonista nagusiaren hitzak jasoko ditu. Igandean Uraren nazioarteko eguna dela eta, Lauro ikastolak Unicef erakundearekin elkarlanean Nigerrerako egin duen ahalegina azalduko dute. Bestalde, Iparraldeko kantonamenduetako hauteskunde-eguna ere ekarriko dute gogora. Amaitzeko, blogarien atalean, Maite Goñi, Gorka Julio eta Luistxo Fernandez izango dira.