Itxi

Amarauna

Amarauna

Bidaiak, Korrika eta Nafarroako Bertsolari Txapelketa, hizpide

Noaoa bidaia agentziak lan egiteko modua zelan aldatu duten kontatuko du larunbatean, eta Bilboko Areatzan egongo den unitate mugikorretik kontatu du 'Amarauna' saioak Korrikaren amaiera, igandean.

Mugimenduz, kolorez eta kantuz beteta dator asteburu honetan 'Amarauna'. Larunbatean, bidaiak antolatzeko orduan gertatu den joera aldaketa izango dute hizpide. Noaoa bidaia agentziakoekin hitz egingo dute euren lan egiteko modua aldatu izanaz; bidaia aurrekontuak kobratzen hasi dira agentzia batzuk.

Bestalde, larunbatean, ekonomiaz hitz egingo du Oskar Arantzabalek, baina kirola ere protagonista izango dute. Realeko saskibaloi taldean ibili ziren lehendabiziko bi emakume, Arantxa Urretabizkaia eta Txaro Barinagarrementeria, elkarrizketatuko dituzte. Euskaraz Donostia ekitalditik zuzeneko berriak jasoko dituzte, eta gastronomiaren atalean, emakumea protagonista. Emakumeak gastronomian izan duen papera aztertuko dute Dani Lasa, Aitzpea Leizaola eta Maria Jesus Iturbe sukaldariekin.

Igandean, berriz, Bilbotik Korrikaren amaiera kontatuko dute zuzenean eta pausoz pauso, azken mezua zuzenean entzun arte. Horretaz aparte, Palestinaz hitz egingo dute Eneko Calle eta Tytti Thusbergerekin, Palestinar Lurraldearen Nazioarteko Egunaren bezperan.

Nafarroako Bertsolari Txapelketa ere izango dute hizpide igandean, eta txapelduna hartuko dute 11:00etan 'Amarauna' saioan. Amaitzeko, blogarien atalean, Ana Malagon, Goio Telletxea eta Haritz Rodriguezekin hitz egingo dute.

tz egingo dute.