Itxi

Amarauna

Amarauna

Haur literatura, autismoa eta Kristina Mardaras, gaur, 'Amaraunean'

Apirilaren 2ak baditu bi izendapen: Haur Literaturaren Nazioarteko Eguna eta Autismoaren Mundu Eguna. Hori dela eta, 'Amaraunean' Leire Bilbao, Aitziber Alonso eta Igor Ijurra hartuko dituzte.

'Amarauna' saioak 10:00etatik 13:00etara zabalduko ditu ateak ostegunean, apirilaren 2an. Egunak baditu 2 izendapen: Haur Literaturaren Nazioarteko Eguna eta Autismoaren Mundu Eguna.

Haur Literaturaren Nazioarteko Egunarekin lotuta, Leire Bilbao idazlearekin eta Aitziber Alonso ilustratzailearekin hitz egingo dute 'Amaraunean'. Autismoaren Mundu Egunarekin lotuta, berriz, Igor Ijurrak bere esperientzia kontatuko du; bere semeari autismoa diagnostikatu diote. Kristina Mardarasekin ere hitz egingo dute, bertsoari lotutako emakumeak etxean hartu baitu 'Amarauna'. Horretaz aparte, Hossegorreko outlet azokaren berri, Ornitho webaren aurkezpena...