Itxi

Amarauna

Amarauna

Maiatzaren 1a, harrera familiak eta espazio eskolak hizpide asteburuan

Ostiralean langabetuen errealitatean gazteen ikuspegia jasoko dute, larunbatean 2 gizonezkok osatutako harrera familia ezagutuko dute, eta igandean Euskal Herriko Espazio eskola bakarraz aritu dira.

Asteburu luze honetan 'Amarauna'k beteko ditu Euskadi Irratiko mikrofonoak ostiral, larunbat eta igandean 10:00etatik 13:00etara.

Ostiralean, maiatzaren 1ean langabetuen errealitate gordinean gazteen ikuspegia jasoko dute. Horretarako, ikasketak amaitu dituzten 3 gazteren esperientzia entzungo dugu. Bestalde, Nepalgo azken berriak jasoko dituzte Katmandun erreskate lanean ari direnen ahotik eta hura etxea balute bezala ezagutzen duten ibiltariekin.

2015eko Korrikara buelta ere egingo dute Lorea Agirreren eskutik. Korrikaren amaierako mezua nondik eta nola osatu zuen kontatu du 'Amaraunean' 11:05ean. Eta ostiraleko programa amaitzeko, Almadien egunera Erronkari bailarara urreratuko dira Barakaldotik joan eta Erronkariera ikastetaz aparte irakasten duen ahots batekin.

Larunbatean, bi gizonezkok osatutako bikotearen harrera familia esperientzia ezagutuko dute; harrerako 2 haur jaso dituzte etxean. Bestalde, Danele Sarriugartek eta Gorka Bereziartuak irekiko dute 'Amarauna' astean sarean bolo-bolo ibili diren 4 hitzekin. Moskutik Olatz Urkiak eta New Yorketik Garai Udabek bat egingo dute programarekin, eta saioa amaitzeko, 12:30ean Garbiñe Insausti aktoreak bere maskaradun antzerkiaz hitz egingo digu.

Igandean, Euskal herriko espazio eskola bakarraz arituko da Zaloa Campillo. Bilbon dago eskola eta bera da sortzaileetako bat. Campillok kontatuko digu eskola norentzat den, zer lan egin dute eta nola sortu duten Euskal Herriko espazio-eskola bakarra. Bestalde, Ezkio Itsasoko Ariztizabal okindegira egingo dute bisita. Urte asko daramate okindegian ogi ekologikoa egiten eta bisitak ere hartzen dituzte. Eta amaitzeko, blogarien atalean Ana Malagon, haritz Rodriguez eta Goio Telletxea izango dituzte.