Amarauna
Amarauna
Gerediaga elkartea eta Euskal Eskola Publikoa hizpide 'Amaraunean'
Larunbatean, Durangoko elkartearen 50. urteurrena eta San Ferminetako azken txanpa gogoratuko dute, eta igandean Elgoibartik hitz egingo digute, bertan ospatuko baita Euskal Eskola Publikoaren jaia.
Larunbatean eta igandean 10:00etatik 13:0etara zabalduko ditu 'Amaraunak' bere sareak Euskadi Irratiko mikrofonoetan. Arantxa Arzak zuzendutako lantaldeak larunbatean, Durangoko Gerediaga elkartearen 50.urteurrena gogoratuko du; Durangoko azoka antolatzeaz baino askoz gauza gehiagotaz arduratzen den elkartea barrutik ezagutuko du. San Ferminetaz ere gogoratuko dira. Larunbata ekainak 6a da, eta hurrena uztailak 7 San Fermin, eta larunbaterako sexu erasoen kontrako entzierroa egingo dute, eta 'Amarauna' antolatzaileekin eta peñakideekin egongo da. Aste honetan protagonista izan den Dani Lasarekin ere hitz egingo dute; sukaldariaren jatetxea Mugaritz, Munduko jatetxe onenen zerrendan goi-goian kokatu dute beste behin. Eta amaitzeko zuzeneko musika emanaldia izango dute Ignacio Monterrubio eta Zuriñe Benavente bikotearekin; euren kantuak eta bertsioak eskainiko dituzte.
Igandean, Euskal Eskola Publikoaren jaitik, Elgoibartik zuzenean hitz egingo du 'Amarauneko' lantaldeak. Elgoibarko eskolako guraso, irakasle eta festaren berri jasoko dute goiz osoan. Bestalde, Olot-en (Girona) agertu den Difteria kasuaren ondoren pediatrekin hitz egingo dute; haurrei txertoa ipintzerakoan zer informazio ematen zaien gurasoei, beraiek zelako galderak egiten dituzten eta horrelako kasuak nola eta zenbatero ematen diren galdetuko diete. Horretaz aparte, blogariak eta beste hainbat gai eta gonbidatu ziango dituzte 'Amaraunean'.