Amarauna
Amarauna
San Fermin aurreko Iruñea eta Greziako erreferenduma 'Amaraunean'
Larunbatean, Nafarroako aro berria sanferminetan atzemango den neurtuko dute 'Amaraunean', eta, igandean, Greziako erreferendumera joandako euskaldunekin hitz egingo dute.
Larunbatean eta igandean, 10:00etatik 13:00etara zabalduko ditu 'Amarauna' saioak sareak Euskadi Irratiko mikrofonoetan. Arantxa Arzak zuzentzen duen lantaldeak Nafarroako aro berria neurtuko du larunbatean San Fermin bezperan.
Bestalde, Danele Sarriugarte eta Gorka Bereziartua euren hitzak ekartzera azalduko dira 10:30ean. Andoni Egañak Tourraz hitz egingo du, Hik hasi ikastaroetatik bueltan dago Maria Agirre, eta, musika tartean, asteburuan hainbat tokitan entzungai izango den jazza hizpide. Dani Lasa sukaldariak Andeetatik datozkigun haziak prestatuko ditu Ana Errazkin Kinpira Ekodendako jabearekin batera. Eta, programa amaitzeko, Euskal Herria Zuzenean festibaletik, Pantxika Maitiarekin hitz egingo dute.
Igandean, Greziara egingo dute bidaia, erreferendum egunean, Eusko Irratiko lankideen informazioa jasotzeaz gain, Grezian topatu dituzten euskaldunen testigantzak jasotzeko. Pirineos Sur jaialdian kontzertua eskainiko duten Imuntzok eta Belokik aurrerapena egingo dute 'Amaraunean', eta kirol atalean, Santurtzin egingo den KAE ligako estropada eta Donostia Cup nazioarteko futbol txapelketa jarraituko dituzte. Eta programa amaitzeko blogariak izango dituzte.