Itxi

Amarauna

Igandean

Txiki eta Otaegiren fusilamenduaren 40. urteurrena, 'Amarauna' saioan

eitb.eus

Gainera, hauteskunde egunean, Emakumeen Mundu Martxa Kataluniatik igaroko da eta Kattalin Miner koordinatzaileak azken ordua emango digu. Iñigo Lamarkak nazioarteko gai korapilatsuak azalduko dizkigu

Kataluinako parlamenturako hauteskundeen asteburua izanda, han hanka bat dugula egingo dugu igandea 'Amarauna' saioan. Estelada eta Espainiako banderez gain, ordea, bandera moreak ere ikusiko ditugu. Izan ere, Emakumeen Mundu Martxa ere han da egunotan. Bertatik hitz egingo digu Kattalin Miner ekimenaren koordinatzaileak. 10:00etan hasita izango da hitzordua Nagore Telleriak gidatutako lan-taldearekin.

Parla.cat, katalana ikasteko aplikazioa ekarriko digu Josu Lezametak. Andoni Egañak, Reusera egin berri duen bidaiako kontuak ekarriko dizkigu zutabean, eta gaur egungo musikari kataluinarrak Andoni Mutiloak.

Nazioarteko auzi korapilatsuen inguruko gakoak emango dizkigu Iñigo Lamarka ararteko izandakoak. Igandean, errefuxiatuen aferaz eta Siriako egoeraz ariko gara.

Igandean betetzen dira 40 urte Txiki eta Otaegi eta FRAPeko 3 kide fusilatu zituztela. Egiari zor, Ahaztuak, Intxorta eta Goldatuk antoaltuta oroimen ekitaldi ugari antolatu dituzte asteburuan. Gogoratze ariketa, Ramón Saizarbitoria, Pako Aristi eta Arantxa Urretabizkaiarekin eigngo dugu.

Aurrez, zinemaldiko palmaresa ere ekarriko dugu.

ekarriko dugu.