Amarauna
Larunbatean
Errepidean emango du goiza 'Amarauna' saioak
G.U.
Etxe gisa moldatutako furgonetan aurrena, motor gainean ondoren, eta mendi bizikletan azkenik, aurrera eta atzera ibiliko dira larunbatean, 10:00etan, 'Amarauna' saioan.
-
Argazkia: Richard Croft
Furgoneta hartuta abiatuko da Euskadi irratiko 'Amarauna' saioa larunbatean, baina ondo prestatutako furgonetan. Badaude furgoneta bizileku bihurtzen duten enpresak, etxe bat balitz bezalaxe, eta hori nola egiten duten azalduko dute.
Lizarrara iritsita, Josu Chueca historia ikertzaile, irakasle eta idazleari zorionak emango dizkiote, Manuel Irujo saria jasoko baitu igandean bertan. Nafarroan geratuta, Navarrider Day motorzaleen festarekin bat egingo du irratsaioak.
Frontoira ere egingo du 'Amarauna'k sartu-irtena, pilota partidetan, 12. eta 18. tantoetara iristean, 3 minutuko iragarkiak sartzen hasi baitira. Iñaki Elortza pilota adituarekin eta Iñaxio Errandonea pilotari ohiarekin aztertuko dute erabakia, eta zuzenean jaso nahi dute entzuleen iritzia.
iritzia.