Itxi

Amarauna

Igandean

Alzheimerraren kontrako borrokan laguntzeko erronkan, 'Amarauna'

G.U.

10:00etan hasita, Gorka Azkune eta Asier Aztiria ikerlariekin, gaitza antzemateko diagnosi prozedura berriez arituko dira. Carlos Peña igerilari tolosarrak erronka solidarioaren berri emango du.

Alzheimerraren kontrako borroka izango du hizpide igandeko 'Amarauna' irratsaioak. 10:00etan hasita, Gorka Azkune eta Asier Aztiria ikerlariekin, gaitza antzemateko diagnosi prozedura berriez arituko dira. Bestalde, Carlos Peña igerilari tolosarrak bere erronka solidarioaren berri emango du. Bultzada igerian eman nahi dio Peñak ikerketari, eta, horretarako, Caceresko Alcantara urtegian 30 orduko saioa burutu nahi du asteburuan.

Ez da nolanahiko erronka Antonio Casadok bere buruari jarri ziona ere; Islandiara lanera joan, eta euskara ikasten hasi zen bertan.

Kultura japoniarra eta manga komikiak maite dituztenekin ere egingo dute hizketaldia Zornotzako Mangamore jaialdian. Gasteizen, berriz, ordenagailu aurrean jo eta su ordenagailu ibiliko den Araba Encounter bilkuran zabalduko dute 'Amarauna' saioko tartea.

saioko tartea.