Itxi

Amarauna

Larunbatean

Charlie & The Colours taldearen zuzeneko musika, 'Amarauna' saioan

eitb.eus

Txirotasunaren kontrako borrokaz hitz eginez abiatuko dugu saioa. Bilbao Night Marathon gau-maratoirako prestatu eta, Charlie & The Colours taldearen zuzeneko musikarekin amaituko dugu saioa.

  • Charlie & the Colours. Argazkia: charlieandthecolours.bandcamp.com

Larunbata Pobreziaren aurkako Eguna izanik, Euskadi Irratiko 'Amarauna' saioan (10:00etan hasita), txirotasunaren kontrako borrokaz jardungo du Nagore Telleriak gidatzen duen lantaldeak, Euskadiko GKEen Koordinakundeko Esther Calvorekin. Helburu bera du Gipuzkoako Dentisten Elkargoak Donostian zabaldu duen behartsuentzako hortz klinikak. Bertan eskaintzen dituzten zerbitzu eta prezioen berri ere emango dute.

Kirola, aisialdia eta gaua uztartzen dituen Bilbao Night Marathon probarako azken entrenamenduak egiten harrapatuko du 'Amarauna'k Joanes Gortazar korrikalaria. Gauez lasterketa batean parte hartzeak eragiten duen zirrara azalduko du.

Korri egin ostean, dantza egiteko parada ere hartuko dugu, Seguran larunbat arratsaldean egingo delako Dantza Solteko Txapelketa. Parte-hartzaileen artean, ezohiko bi bikote: Amaia Agirre eta Manex Alberdi ama-semeak eta Beñat Urrutia eta Manex Moreno. Horiek ere prestaketa lanetan harrapatuko dituzte.

Beste era bateko artistak dira arratsaldean Iruñeko Karlos III.a kaleko estolden tapak margotuko dituztenak. Horietako bi dira Leire Olkotz eta Amaia Aizpun.

Saioa bukatzeko, Charlie & The Colour taldearen zuzeneko musika. Euskadi Irratiko oholtzara igoko dira Charlie Atkey, Iker Lauroba, Iñigo Asensio eta Oriol Flores.

a Oriol Flores.