Amarauna
Igandean
Kattalin Miner feminista eta Mikel Martinez aktorea, 'Amarauna' saioan
eitb.eus
Emakume eta gizonentzako produktuek duten prezio aldea aztertuko dugu dendaz denda. Kattalin Miner feminista ekintzailea ezagutuko dugu eta Bilbon Mikel Martinez aktorearekin eskutik ibiliko gara.
-
Kattalin Miner
Igande honetan, 10:00etatik 13:00era, Kattalin Miner ekintzaile feminita eta Mikel Martinez aktorea izango dira gonbidatu nagusiak 'Amarauna' saioan.
Aspaldi joan al zara ilea moztera? Arropa erostera? Arropan, perfumean, desodorantean… emakume eta gizonentzako produktuen artean dagoen prezio aldea kalkulatzera joango da Arantxa Arza.
Kattalin Miner izango da gure gonbidatu nagusia. Aurtengo Igartza beka irabazlea, feminista ekintzailea. Bera izango da, seguruenez, ezkondu eta ezkongabe dagoen bakarretakoa. Sasi ezkontza egin zuen lagun batekin. Emakumeen mundo martxako koordinatzaile jardun du eta beste mila kontu ere baditu. Igandean, 11:00etan izango da.
Bilboko Plaza Berrian hartuko dugu igandeko aperitifa luxuzko konapinian: Mikel Martinez aktorearekin. Bere proiektu zahar eta berriez eta barra atzean zein oholtza gainean egiten dituen lanez solastuko dira.
Biografia alegizkoetan, Valentino Rossi. Hau ere euskalduna dela ba al dakizu? Danel Eizagirrek kontaktuko digu.
Igandea sarean egiten dute 'Amarauna' saioaan: Ana Malagon, Haritz Rodriguez eta Goio Telletxea solaskideekin, itzaltzeaz jardungo dute. Gero eta gehiago dira sare sozialekiko duten mendekotasunaz jabetu, eta jaistea erabakitzen dutenak. Hortaz, piknika egingo dute sakelako tefonorik gabe.