Amarauna
Igandean
Oskorri taldearen despedida hizpide, igandeko 'Amarauna' saioan
A.A.
EiTB
Astebururako iragarritako hotzaldia dela eta, aterpetxeak nola prestatu diren ere azalduko dute.
Asteburuko albiste nabarmenena da: Oskorri taldearen despedida. Santa Zezilia egunean eskainiko dituzte azken bi kontzertuak Bilboko Arriaga antzokian. Horietako bat goizean izango da, eta Euskadi Irratiko 'Amarauna' saioa bertan izango da jendearen iritzia jasotzen. Horretaz gain, Oskorriren inguruko erreportaje berezia eskainiko dute.
Bestalde, eguraldi txarrarekin batera, aterpetxeak betetzen doaz. Donostia eta Zarautzeko aterpetxeetan zein aurreikuspen dituzte kontatuko die Itziar Gorostidik.