Itxi

Amarauna

Inklusibitatea mendian

Asier Mentxaka, Ibilki elkartekoa: 'Jendea ahaldundua sentitzen da'

Gizarteratzea kirolaren eta aisialdiaren bidez bultzatzen du Ibilki elkarteak. Hainbat kolektibori mendiaz gozatzeko aukera eskaintzen diete. Proiektuak Unescoren saria jaso du.

  • 14:32 min
imagen player
imagen player
imagen player

Duela pare bat urte hasi ziren ideiari bueltak ematen Asier Mentxaka, Kepa Madariaga eta Christian Rodríguez. Mendia guztien eskura jartzea. Bazterketa sozialeko arriskuan dagoen jendeak, etorkinek edo ezgaitasun funtzional zein sentsorialak dituzten lagunek mendiko txangoak egiteko baliabideak zabaltzea. Horrela sortu dute Ibilki elkartea. Hirurak dira mendiko gidak, eta Rodríguezek bazuen eskarmentua Guatemalan, bere sorterrian, mendizale itsuekin bolkanetan gora ibiltzen.

Inklusibitatea oinarri, mendizaletasuna beste modu batera ulertzen eta sentitzen da. Besteak beste, bizimodu integratzailea eta ongizatea sustatzen dira. Balio horiek bultzatzen dituelako saritu du Unescok Ibilki elkartea.

Ezgaitasunak dituzten pertsonei eta haien familia eta lagunei zuzendutako jardunaldia antolatu ditu Ibilikik uztailaren 2tik 3ra. Mendira joan nahi, baina nahia nola gauzatu ez dakiten guztiei zuzendua.