Itxi

Amarauna

Historia

Ernest Hemingwayk betiko lagunak egin zituen gure artean

National Geographic Traveler aldizkariaren txinatar edizioko bi kazetari idazlearen arrastoa jarraitzen ibili dira Euskal Herrian. Edorta Jimenez idazlea izan dute gidari txangoan.

  • 19:41 min
imagen player
imagen player
imagen player

Aste honetan, National Geographic Traveler aldizkariaren Txinako edizioko bi kazetari, Ernest Hemingway idazlearen pausoak jarraitzen ibili dira Euskal Herriko geografiako hainbat lekutan, Agurea eta itsasoaren egileak Espainiar Estatuan ibilitakoak erreportaia batean ezagutzera emateko asmoarekin.

Hain zuzen ere, Basque Tourrek, Eusko Autonomi Erkidegoko hiriburuek eta Urremendi Urdaibaiko eskualdeak gonbidatu ditu Lei Pan eta Yuan Yue, txinatar kazetariak, ibilbide geografiko-historiko eta literario hau egitera. Ekimen honekin, Hemnigwayk Euskal Herrian bizitako lekuak eta uneak gogoratzen dituen ibilbidea ezagutzera eman nahi dute erakundeek, bisitariak  erakartzeko proiektu baten baitan.

Euskal Herrian bidaiari ibili diren kazetari txinatarren gidari lanetan Edorta Jimenez idazleak jardun du. Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan (2003) eta San Fermingway. Otras historias de Ernest Hemnigway (2005) liburuen egilea… Jimenezek ondo ezagutzen du Nobel Sariak Euskal Herriarekin izan zuen harremana eta hemengo lagunekin bizi izan zituenak.