Itxi

Amarauna

Komediaren itzaletan

Arriaga antzokiko pasadizo gordeak erakutsi dizkigute hango beharginek

Beldur eszenikoak jotako zarzuela kantaria, suteak eta uriolak, oihaltegian bota bat galdu zuen baritono bat, ijito-festak, kamerinoetako larrosak, eskilara inperiala eta bertako alfonbra bakana...

  • 16:03 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hogeitazortzi urte baino gehiago daramatza Arriagan Josea Ergiaka lekeitiarrak. Euskal Herrian dagoen antzokiko erejidore profesional bakarretakoa da. Denetik ikudi du ia hiru hamarkadako ibilian. Hamaikatxo estualdi pasatakoa da emanaldien zuzenekoetan baina agian horregatik beragatik, edo agian berezkoa duelako patxada, ez du tenplerik galtzen. "Errejidore batek lasaitasuna transmitu behar dio gainero lantaldeari; bestela akabo!".

arriaga amarauna

Erkiaga jaunak gidatu gaitu Arriagako barrunbeetatik oholtzaraino. Sartzea ere modu xelebrean egin dugu: Artisten atetik barneratu baikara antzokian.

Jon Rozadilla Arriagako komunikazio arduradunak ere hartu du beta gurekin egoteko eta berari eskerrak zapaldu ditugu kamerinoetako moketak. Zur eta lur utzi gaitu deitaile batek: akotre bakoitzari larrosa bana jartzen diete oholtzara irten aurretik emozio zimikoa eragiteko-edo...

kamerinoa amarauna

Rozadilla eta Erkiagaz gain ekoizpen kontuetaz arduratzen den Nahikari Aretxederra ere ezagutu dugu artisten sarrera inguruan. Eta Aretxederrak bihotzetik bota digu aitortza: "Tarteka oso gogorra den arren, egunero eskertzen diot bizitzari hemen lan egitea".

Eta komediaren etxera bisita amaitzear geundela azaldu zaigu esperientziari gina jarri diona, komediante bat: Gorka Otxoa jaun txit prestua.

gorka otxoa