Amarauna
Nazioartea
Estebe Ormazabal: '11 minuturo bortxaketa bat izaten da Brasilen'
Brasilen bizi den Estebe Ormazabalek kontatu duenez, bortxaketak oso ohikoak izaten dira Brasilen. 11 minuturo emakume bat bortxatzen dute. Maiatzaren 20an emakume bat bortxatu zuten 33 gizonek.
-
7:01 min
Brasilen gizartea erabat asaldatuta dago. Izan ere, gertaera larria gertatu da. 16 urteko neska bat bortxatu dute, 33 gizonek. Maiatzaren 20an gertatu zen bortxaketa hori, eta ordutik protestek ez dute etenik brasilgo kaleetan. 16 urteko neskatoa bortxatu zuten 33 gizonek, tartean neskaren mutil lagunak.
Eta ikaragarriena zera izan da: bortxaketa bideoz grabatu zutela, argazkiak atera ere bai, eta sare sozialetan jarri zituzten. 40 segunduko bideoa izugarri zabaldu da, eta ere berean, horrek brasilen izugarrizko haserrera eragin du. Baina guztiak ez dira haserretu, izan dira, bideoa pozik zabaldu dutenak.
Irudietan, neskaren gorputza odoletan, konorterik gabe. Polizia laster hasi zen lanean, 16urteko biktima bilatu, haren osasun egoeraz arduratu eta oraingoz bortxaketa egin zuten 2 gizonezko atxilotu dituzte. Gainontzekoak identifikatzeko lanean ari da.
Gertakari larri horrek brasilgo gizartea asaldatu du. Protesta ugari izan dira azken orduetan.
Estebe Ormazabal Brasilen bizi da, eta hango gizartea oso matxista dela kontatu du. Inpunitate handia dago gizartean bortxaketen inguruan. Estebek kontatu duenez, ohikoa da 18 urte bete dituen semea putetxe batera eramatea. Irakasle lanetan dabil Sao Paulon Estebe, eta gazteekin egiten du lan.