Amarauna
Mohamed Ali hil da
Kale inkesta: 'Boxeoan onena zen, ez zuen aurkaririk, izugarria zen'
Orain dela 50 urte boxeoak urrezko garaia bizi izan zuen, eta garai hartan izarra izan zen Cassius Clay, Mohamed Ali geroago. Kalera atera gara, eta jendeari galdetu, boxeolari ohiaren inguruan.
-
5:31 min
Boxeolari handia izan zen Mohamed Ali. 1964an Islamera bihurtu zen, eta Mohamed izena hartu zuen. MALCON X liderraren mugimenduan ere parte hartu zuen, beltzen eskubideen alde lan eginez.
1967an Estatu Batuetako ejerzitoaren deiari uko egin, eta ez zen Vietnamgo gerrara joan. Intsumisioagatik 5 urteko zigorra ezarri zioten, eta ondorioz, boxeoan lortutako titulu guztiak kendu zizkioten, eta hiru urtean boxeoan aritzea debekatu zioten.
70an berriro itzuli zen, garaipenak lortuz. Dirutza irabazitakoa, baina erraz xahutu zuen dirua. 1980ean berriro itzuli zen ring-era, baina galdu egin zuen, urte bat geroago zintzilikatu zituen boxeoko eskularruak.
1984ean parkinson gaixotasuna diagnostikatu zioten, medikuen ustez, boxeoak eragin zuzena izan zuen gaitzaren hedapenean.
Mohamed Alik berak esana: ez naiz boxeoan aditua, boxeoan zientzialaria naiz, eta hori zientifikoki demostaratuta dagoen zerbait da.