Itxi

Amarauna

Medikuntza

Xabier Zubeldia: 'Pazienteak ikuspegi kritikoa izan beharko luke'

Tratamendu eta botika berrien aurrean, pazienteak ikuspegi kritikoagoa izan beharko lukeela uste du Xabier Zubeldia medikuak. Botiken atzetik dauden interesak hizpide izan ditugu medikuarekin.

  • 20:51 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ez da maiz gertatzen, nazioartean oihartzun handia izan duen liburu bat, gaztelerara baino lehenago euskarara itzultzea.

Ba hala gertatu da, medikuntzako liburu batekin: Testing Treaments izena du ingelesez 2011n kaleratutako liburuak.

Euskaraz: Nola probatzen diren tratamenduak izena jarri diote. 2011n kaleratutako liburua esan bezala, jada hamahiru hizkuntzatara itzuli dute. Oxfodera egindako bidaia batean, Juan Ignacio Emparanza, Donostia Unibertsitate Ospitaleko medikuari otu zitzaion liburua euskarara itzuli beharra zegoela, hain zuzen ere, liburuan aipatzen diren gaiak euskaldunen interesekoak direlakoan.

Elhuyar elkarteko itzulpegintza sailak itzuli du liburua euskarara.

Tratamenduak hizpide liburuan, eta galderak airean.

Zergatik egin tratamendu bat, arriskuan jar bazaitzake? Edo albo arazoak larriak izango badira?

Zergatik pentsatu behar dugu medikuak aholkatutako guztia guretzat hobea izango dela?

Pazienteari ikuspegi kritiko bat izatea aholkatzen dio liburuak.