Amarauna
Kantu Kontari
Ane Artetxe, harpa jotzailea: 'Umeak oso ikusle zailak dira'
Debussy edo Delibesen soinuetan kulunkatutako istorio harrigarriak kontatu dituzte Saioa Aizpurua ipuin kontalariak eta Ane Artetxe harpa jotzaileak, Donostiako 77. Musika Hamabostaldiaren baitan
-
28:40 min
Musika Hamabostaldiak haurrei ere eskaintzen die bere txokoa, Haurren Hamabostaldiaren egitarau zabalarekin. Haurrren Eguna abuztuaren 30ean ospatuko dute, eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte data horren inguruan.
Abuztuaren 30era arte itxaron gabe, atzo bertan, Kantu Kontari emanaldiak hasi zituzten, Kursaal Auditorioko foyerrean. Hilabete osoan, larunbateroko emanaldiak dira, musika eta kontakizunak uztartzen dituztenak. Emanaldi bakoitzean ipuin kontalari bat eta musikari bat ikusteko eta entzuteko aukera dute haurrek… maitagarriak, dragoiak eta piratak protagonista diren munduetan murgiltzeko…
Kantu Kontariko lehenengo emanaldia eskaini dutenak Saioa Aizpurua ipuin kontalaria eta Ane Artetxe harpa jotzailea dira eta Euskadi Irratiko egoitzara bisita egin digute. Publikorik zintzoena osatzen dute umeek eta, horrexegatik, exijenteena ere bai. Hala ere, harparen ukitu hipnotikoarekin eta kontakizunaren bizitasunarekin adi-adi entzun dute Saioaren eta Aneren jarduna. Euren emanaldiaren zatitxo batez zuzenean gozatzeko aukera ere izan dugu.