Itxi

Amarauna

Dantza eta musika

Tio Teronen Semeak: 'Gure estiloa ganberro samarra da'

Euskal dantza tradizionalak guztiz bestelako musikarekin uztartzen dute beren ikuskizunetan, besteak beste, Raphaelen soinuekin.

  • 22:28 min
imagen player
imagen player
imagen player

15 dantzari-aktorek eta lau musikarik osatzen dute familia hau. 2015ean azaldu ziren lehen aldikoz plazara. Donostian, Olatu Talkaren indarra hartuta. Harrezkero olatuaren gainean dabiltza, Freshcool ikuskizunarekin.

Dantzatik datoz, dantzariak dira, dantzan gozatzen dute. Euskal dantza tradizionaleko pauso ongi neurtuak eta umorea, biak nahastuz, ikuskizun ganberroa osatzen dute, aitortu digutenez. Michel Telóren "Ai se eu te pego" hit ezaguna edo Raphael espainiar abeslariaren kantak dantzatzen dituzte, besteak beste.