Itxi

Amarauna

Ikasturte berria

Eskola egutegiari buruzko eztabaida, Amaraunan

Biga Bai Guraso Elkarteko Marie-Andrée Ouret, Stee-Eilaseko Ana Pérez, LABeko Rubén Iglesias eta ELAko Xabier Irastorza ordezkariekin eskola egutegien egokitasunaz mintzatu gara.

  • Ikasturte berria. Amarauna.

    29:29 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ikasturte berria hasia dute Ipar Euskal Herrian, segurtasun neurri handiekin: pilaketak eragozteko neurriak ezarri dituzte, gendarmeak ikastetxeetako atarietan daude eta, besteak beste, ikasleak trebatu egingo dituzte sorospenean.

Hego Euskal Herrian, aldiz, datorren astean ekingo diote lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleek. Hezkuntzari buruzko hainbat zalantza eta eztabaida mahai gainean daude. Besteak beste, iraileko hauteskundeak ditugu ikasturtea hasi orduko, eta hezkuntza legea izango da datorren legealdiko ardatzetako bat legebiltzarrean. Gainera, gobernu zentrala osatu ezinak ere eragiten bait dio ikasturteari. LOMCE erabat ezarriko den, errebalida eta guzti edota bertan behera utzi eta beste eredu bat sortuko den. PPren hezkuntza legearen aurrean, oposizioak ere ez du alternativa adosturik, hortaz kontu asko daude zintzilik.

Kantabrian eskola egutegi berriarekin hasiko dute 2016-2017 ikasturtea, Ipar Euskal Herrikoaren antzekoa den sistemarekin. Zazpi astetik behin oporraldi bat ezartzen duen egutegia da Iparraldekoa. Horrela, ikasturte osoan, eskola egunen eta opor egunen artean oreka handiagoa eta egun kopuru diferentzia txikiagoa lortzen da. Hegoaldean egin izan dituzte egutegia aldatzeko eskakizunak hezkuntzako hainbat eragilek. Hala ere, eskola egutegiaren inguruko eztabaida jendarteko beste alorrekin guztiz txirikordatua dago. Gizarte eta lan mundu osoari buruzko hausnarketa eskatzen du. Hain zuzen ere, eztabaidako punturik garrantzitsuenez aritu gara hizketan gaurkoan gure gonbidatuekin.