Itxi

Amarauna

Komunikazio politikoa

Hautagaien komunikazio kanpainak aztergai

Estitxu Garai EHUko publizitate irakasleak eta Itziar Garcia komunikazio politikoan aholkulariak talde politikoen komunikazio estrategiak aletu dituzte

  • 27:17 min
imagen player
imagen player
imagen player

Irailaren 25eko EAEko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako kanpaina abiatuta, talde politikoek aukeratu dituzten lelo eta irudiak, kanpainaren lehen eguneko ekitaldiak, sare sozialetako mezuak eta marka eraikuntza aztertu ditugu gure kolaboratzaileekin. Besteak beste, eraginkortasun komunikatiboari dagokionez, berritzaile izan nahi duten ekitaldiekin asmatu ote duten aztertu dugu, eta baita talde politiko bakoitzak, hizkuntzari begiratuta, mezu elebidunak erabiltzean, oreka lortu duten ala ez ere.