Itxi

Amarauna

Dantza

Erik Odriozola: "Ballet eskoletan yoga egin beharko lukete"

Dantza Hirian jaialdian, Charon ikuskizunean parte hartzen du dantzari gabiriarrak

  • 13:34 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hamabost urte zituela erabaki zuen ballet dantzari profesional bilakatzea. Gabiria sorterritik Zaragozara eraman zuen erabaki horrek eta hortik, ikasketak osatzen eta hainbat dantza konpainiarekin lanean, hara eta hona jarraitu du Erik Odriozolak: Biarritz, Marsella, Alemania... Indian yoga irakasle formakuntza jaso zuen, praktika honekin eta dantza jardunerako eskaintzen dituen aukerekin guztiz txundituta. Bueltatu da, ordea, etxera, eta ez familiari bisita laburra egitera, denbora tarte baterako baizik. Egun Dantza Hirian proiektuaren baitako Charon dantza emanaldia aurkezten dihardu, Julia Maria Koch-en zuzendaritzapean. Donostia, Irun, Biarritz eta Errenterian emankizunak dituzte. Urrian, berriz, Danimarkara joango da haurrei zuzendutako ikuskizun batekin. Bere bizitzaren momentu honetan lasaitasun behar duela aitortu digu, eta, horrela, patxada ederrean hitz egin dugu berarekin: dantzaz, yogaz, etxera itzultzeaz...