Amarauna
Larunbata
Plentzia eta Ternuako Placentiaren senidetzea, 'Amarauna' saioan
David Crestelo Plentziako alkateak kontatuko dizkigu senidetzearen inguruko nondik norakoak.
-
Argazkia: Javier Mediavilla Ezquibela
Azken 5 hamarkadetan balea ehizak lotu ditu Euskal Herria eta Ternua. Harreman hori eguneratu egingo dute Bizkaiko Plentzia eta Ternuako Placentia senidetuta. Ternuako hainbat ordezkari etorriko dira Euskal Herrira, eta Plentzia (Bizkaia) eta inguruak ezagutzeko aukera izango dute. Senidetzearen xehetasun guztiak kontatuko ditu David Crestelo alkateak Euskadi Irratiko 'Amarauna' saioan larunbat honetan (urriak 15).
Haitiren egoera ere ezagutuko dugu, urakana igaro eta astebetera. Jon Padilla musikaria 2 urtez bizi izan da Haitin, eta berak kontatuko digu egun haitiarren egoera zein den. Iñigo Lamarkak ere Ameriketako uharte pobreenaren erradiografia egingo digu.
Aiaraldean gauez egiteko antolatu dituzten mahats bilketak ere jasoko ditugu, eta asteburuan egongo diren hainbat ekitaldi musikal ere bai.
Larunbatean, 10:00etatik 13:00etara, Nagore Telleriak gidatuko du 'Amarauna' saioak.
aioak.