Amarauna
Urriak 22
Lasarteko euskararen aldeko maratoia, larunbateko 'Amarauna' saioan
EiTB
Martin ttipia pertsonaia eta XIX. mendeko hileta errituak ezagutuko ditugu, baita Gasteizen egingo duten Editatoia, emakume idazleak sarean erakustarazteko ekimena.
Lasarteko euskararen aldeko maratoia izango da abiapuntu 'Amarauna' saioan. 40 ordu iraungo du Maratoiak, eta Lasarten hainbat ekimen antolatu dituze. Xabier Sukia kazetaria bertan izango da zuzenean han gertatzen denaren berri ematen. Aurten, gainera, nobedade gisa, asteburua igarota "Irten armairutik" lelopean, 40 eguneko euskara maratoia egingo da, Lasarten euskararen erabilera sustatzeko.
Gasteizen egingo diren hainbat ekimen ere jasoko ditugu. Martin Ttipi pertsonaia ezagutuko dugu. Gaztelari aurre egin zion jenerala izan zen, orain 800 urte eta kale bati haren izena jarri diote. Gasteizen bertan, XIX. mendeko hileta errituak gogoratuko dituzte, dantzaren bitartez.
Larunbatean, Emakume Idazleen Eguna da, eta eguna aitzakia hartuta 'Editatoia' egingo dute Gasteizen, emakume idazleak sarean bisibilitzatzeko ekimena.
Tabakaleran ere izango gara Gipuzkoa solidarioaren berri jasotzeko.
Goizeko 10:00etatik 13:00era, kteatu Euskadi Irratiko 'Amarauna' saioan.
aioan.