Amarauna
Sauna finlandiarra
'Saunan elizan bezala portatu behar dugula zioen amona finlandiarrak'
Euskal Herriko saunazale elkarteko Joseba Ossak kontatu digu saunak kutsu sakratua duela Finlandiako tradizioan.
-
14:30 min
Nazioarteko Egun bereziak eta bitxiak ugari sortu dira azken aldian. Gaurkoa, Finlandiako hiriburuan, Helsinkin, Sauna Day edo Saunaren Eguna izendatu dute. 'Amarauna' saioan tartea egin nahi izan diogu egun honi ere.
Finlandiarren ikur nazionala, saunak lagun artean egoteko eta gorputz eta gogoa baretu eta garbitzeko espazioak dira. Etxeetan eta eraikin publiko guztietan saunak dituzte. Hain serio hartzen dute sauna Finlandian, non Nazioarteko Sauna Elkarteen Erakundea ere osatu baitute.
Hain zuzen ere, Euskal Herriko saunazale elkarteari asteburu honetan emango diote ofizialtasuna. Joseba Ossa euskal saunazaleen elkarteko sustatzailea da. Finlandian bizi izan zenean saunaren kulturarekin maitemindu zen.
Euskal Herrira itzultzean, bere sauna propioa eraikitzeaz gain, egurra eta estufak ekarri izan ditu Finlandiatik eta sauna finlandiarrak eraikitzen jardun du. Xila Pilhstromek hogei urtetik gora daramatza Euskal Herrian eta berarekin ere egin dugu solas saunaren ohitura eta tradizioaz.
eta tradizioaz.