Itxi

Amarauna

Igandea

Haurren etxeko lanei buruzko eztabaidan murgilduko da 'Amarauna'

EiTB

Guraso talde batek planto egingo du asteburu honetan, eta haurrei etxeko lanik ez egiteko esango diete. Haurrei etxeko lan gehiegi jartzen ote dieten aztertuko dugu igandeko saioan.

Haurrei etxeko lanak bidali behar al dizkiete irakasleek? Eztabaida horretan murgilduko da igande honetan 'Amarauna' saioa. Guraso talde batek planto egingo du asteburu honetan, eta haurrei etxeko lanik ez egiteko esango diete. Haurrei etxeko lan gehiegi jartzen ote dieten aztertuko dugu. Gure mugetatik kanpo etxeko lanen egoera zertan den ere aztertuko dugu, Frantzian, Txinan eta errusian esaterako. Frantzian, esaterako, debekatuta dago, legez, 12 urtetik beherakoei etxeko lanak jartzea. Txina eta Errusia dira etxekolan gehientsuenak jartzen dituzten hezkuntza sistemak.

Pazifikora ere egingo dugu bidaia. Pazko uhartean euskal eraketa duten 45 abizenen jatorria ari da ikertzen  Juan Mari Garate ikerlaria, eta deskubritutakoak kontatuko dizkigu.

Sylicon Valleyn izan diren bi gazte ere izango dira 'Amarauna' saioan, Migel Lopez de Ceballos eta Alex Adrada.

Stop App aplikazioa sortu dute, sarean nabigatzen pasatzen dugun denbora neurtu eta mugak jartzeko balio duen sistema da. Sylicon Valley-en ikusi dutena eta erakutsi dutena ekarriko digute sarelarien tartera.

Behobia-Donostia lasterketan parte hartu behar dutenenentzat ere aholkuak emango ditugu.

Larunbatetan eta igandeetan, 10:00etatik 13:00era, NagoreTelleriak gidatzen du 'Amarauna' saioa.

saioa.