Amarauna
Irak
Mosulen setioa, Mikel Ayestaranen eskutik, 'Amarauna' saioan
Mosul hirian, auzoz auzo ari dira borrokan. Estatu islamikoa, ejertzito irakiarrak eta milizia kurdu eta xiiak. Nazio Batuen arabera, 250 lagun hil dituztela yihadistek azken orduetan
-
28:21 min
Mosul hirian, auzoz auzo ari dira borrokan. Al Samah, Al Qudis, Al Karama eta Al Jadraan… mendebaldeko auzoetan ari dira aurrez aurre Estatu islamikoa, ejertzito irakiarrak eta milizia kurdu eta xiiak. Infernuan daudela dio Nazio Batuen Erakundeak. 250 hil dituztela yihadistek azken orduetan. 1.600 lagun ezkutu gisa erabiltzen ari direla ere bai. Eta umeak jarri dituela estatu islamikoak auzo horietan borrokan. Mosulen borrokan ari diren yihadistei ez etsitzeko esan die Abu Bakar Bagdadí buruzagiak… ez dezatela amore eman. 2 aste eman ditu Iraken Mikel Ayestaran kazetariak, eta hango berriak ekarri dizkigu 'Amarauna' saiora.
10 urte dira Sadam Hussein hurkatu zutela, eta ordukoak ere gogoratu ditugu Jagoba Manterolarekin. Argazki Press agentziako argazkilaria da. 2003an, inbasioaren hasieran, Bagdaden zen bera. Aurrez ere joan zen irakera, 94an. Atera zituen argazkiak erakutsi dizkigu, eta argazki horiek jasotzen duten errealitatea azaldu digu.