Itxi

Amarauna

Euskaldunak Polinesian

Polinesiako Pazko uhartean 45 abizen euskaldun daude

Pazko uhartean 6.000 biztanle eskas daude, eta Juan Mari Garatek 45 abizen euskaldun desberdin aurkitu ditu bertan. Ikerketa kasualitatez abiatu zenuen, tatuaje bat egiten ari zela.

  • Juan Mari Garate

    18:37 min
imagen player
imagen player
imagen player

Euskal abizenak leku urrunetan barreiatuta daude. Polinesian ere bai, Pazko uharte idilikoan, esaterako. Pazifikoaren erdi-erdian. Juan Mari Garatek egin du aurkikuntza, eta 'Amarauna' saioa kontatu dizkigu xehetasunak.

Kolore arroxeko hondartzak, palmerak, kraterrak paisaia margotzen... Halakoa da argazkietan Pazko irla. Txileren esku dago 1888. urtetik, baina kontinentetik urrun dago, 3.700 kilometrora. Polinesian. Klima subtropikala du; batez beste, 20 gradu. 7 gradu gora, 7 behera, oporretara joateko aproposa.

Juan Mari Garate bertara joan zen Jesus Konte Oliveros ikerlari eta historialari zaragozarrak bere heriotzean amaitu gabe utzi zituen lanak jarraitzera. Orain, ordea, beste ikerketa bat du eskuartean. Han, Pazko uharte galdu hartan, 6.000 biztanle eskas dauden herrian, deskubritu du 45 abizen euskaldun desberdin daudela. Ikerketa kasualitatez abiatu zuen, tatuaje bat egiten ari zela.

giten ari zela.