Itxi

Amarauna

Igandean

'Amarauna' saioak Behobia-Donostiaren jarraipena egingo du

L.B.

EiTB

Arantxa Arza lankidea irteeran izango da eta Kepa Iribar, helmugan. Kirol arloa ahaztu gabe, lasterketa herrikoi honen bizipenak jasoko ditugu saioan.

Euskal Herriko lasterketa herrikoiena izango du 'Amarauna'k abiapuntu igande honetan: Behobia-Donostia. Irteeran, bidean eta helmugan gertatzen direnak kontatuko dizkizuegu Arantxa Artza eta Kepa Iribarren eskutik.

Xilaba Iparraldeko bertsolari txapelketaren berri ere emango dugu. Xabier Sukiak ekarriko digu bertan jasotako bertso eta bitxikerien berri.

ETBko 'Go!azen' telesaila azaroaren 18an estreinatuko dela-eta, protagonista nagusiak ekarriko ditugu gure estudioetara 'Go!azen fenomenoa'ren berri eman diezaguten.

Bizilagunak ekimenaren berri ere izango dugu. SOS Arrazakeriak-ek antolatzen duen ekimena da, bertako eta etorkinen arteko loturak estutzeko. Bizilagun etorkinak etxera bazkaltzera gonbidatuko dituzten bi familiarekin ezango gara.

in ezango gara.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Behobia zuzenean