Itxi

Amarauna

Azaroak 20

'Populismoak' 'Amarauna' saioan, Franco hil zela 41 urte bete direnean

L.B.

EiTB

Nagore Telleriak gidatutako saioan, Francoren garaitik gurean zer gertatzen den aztertuko dugu, eta Pantxoa Carrere ere izango dugu hizpide.

1975eko azaroaren 20an hil zen Franco. 41 urte igaro dira, haren garaitik gurean zer geratzen den hausnartuko dugu igandeko 'Amarauna' saioan. Populismoaz ere ariko gara. Itziar Garcia komunikazio politikoko aholkulariak eta Estitxu Garai publizidadeko irakasleak aztertuko digute egi-ostearen fenomenoa eta populismoa.

Pantxoa Carrereren hitzak ere jasoko ditugu. 45 urtez Pellorekin bikotea osatu ostean bakarrik aurkeztuko du diska. Donostiako Antzoki Zaharrrean eskainiko du kontzertua, igande arratsaldean.

Bestalde, igandero legez, blogariak izango ditugu teknologia berriez hizketan. Joxe Rojas, Josu lezameta eta Benito Fiz. Julen Hernandez blogari gaztea gonbidatu dugu, Londresen Crystal Fighters taldearekin bideo bat grabatu eta gero.

abatu eta gero.