Amarauna
Pilotarien ogibideak
Zertan egiten dute lan pilotariek pilotan jokatzeari uzten diotenean?
Mikel Idoate eta Jokin Argote, Asegarce enpresan pilotan aritutakoak dira. Beilatokiak, tanatorioak, ireki ditu Idoatek Nafarroan, eta Fabrikatik pasata autopistako langile izatera iritsi da Argote.
-
13:19 min
Mikel Idoate eta Jokin Argote, Asegarce enpresan pilotan aritutakoak dira. Utzi zioten traje zuria janzteari eta orain beste jantzi batzuekin sartu dira lan mundura: Beilatokiak ireki ditu Idoatek Nafarroan, eta, fabrikatik pasata, autopistako langile izatera iritsi da Argote. Eurekin bizibide berriez aritu zaizkigu 'Amarauna' saioan.
Zazpi urte Asegarcen pilotari bezala aritu ostean, eskuko lesio bat zela medio, duela lau urte, pilota utzi eta lan munduan egin zuen bere bidea Mikel Argotek: Zumaian lehenbizi, autoentzat transmisioak egiten zituen fabrika batean, eta, orain, autopistaren mantenu-lanean dabil. Egunen batean A8an gurpila zulatzen bazaizue eta bide bazterrean itxarotea egokitzen, akaso Jokin Argote etorriko zaizue argiak piztutako ibilgailuan zuei laguntzera,
Mikel Idoatek 2014an utzi zion pilotari profesionala izateari, eskuko lesio bat zela medio. Zuzenbidea ikasi zuen, eta Nafarroan Izarra izeneko beilatoekin enpresa sortu du, Mikel Legarra sozio hartuta, Txantrean eta Etxarrin ireki dute beilatoki bana, Uharten, Iruñean eta Altsasun laster irekiko dituzte.
rekiko dituzte.