Amarauna
Larunbata
Mendi Film festival eta gaixotasun neurodegeneratiboak, 'Amarauna'n
G.U.
EiTB
Larunbateko saioan, gainera, zubi honetan gurean turistarik ibili ote den galdetuko dugu, eta Donostia 2016 amaitear den honetan, Europa Transiteko azken dokumenta aurkeztuko digu Xuban Itxaustik.
Mendi Film festival jaialdiari eta gaixotasun neurodegeneratiboei begira egongo gara larunbat honetan, abenduak 10, 'Amarauna' saioan. Gainera, Nagore Telleriak gidatutako saioan, zubi honetan izan dugun turismoaren balantzea egingo dugu, eta Xuban Itxaustik DS2016ko Europa Transit ekimeneko azken dokumentala aurkeztuko digu.
Izan ere, jaiegunez beteriko astea izan dugu Hego Euskal Herrian, eta jenderik ibili ote den galdetuko diegu Donostia Turismoko kideei eta Bilbao Ekintzako Nora Sarasolari.
Gainera, Mendi Film Festival ezagutuko dugu, Jabi Berriozarrarekin eta gaixotasun neurodegeneratiboen berri jasoko dugu, EITB Maratoia dela eta, Emilio Alday gaixoarekin, Roberto Bilbao Biobankuko zuzendariarekin eta Ainhoa Lodoso EITB Maratoiko arduradunarekin.
Azkenik, Donostia 2016 amaitzear den honetan, Europa Transiteko azken dokumentala aurkeztuko digu Xuban Intxaustik, Tesalonika.
Larunbatean, 10:00etatik 13:00era, 'Amarauna'k kateatuko zaitu.