Amarauna
Blogariak
Joxe Rojas eta Benito Fizekin, onlinetik offlinera eta buelta
Zerbitzari elektronikoen eta sareko enpresen negozio eredu berrien inguruan jardun dugu.
-
25:07 min
Liburu eta prentsa digitalaren BEZ zerga % 21etik % 4ra jaitsiko duela iragarri du Espainiako Gobernuak. Albiste horrekin ekin diogu aste honetako blogarien berriketaldiari 'Amarauna' saioan, Joxe Rojas eta Benito Fizekin.
Gainera, Amazon Go erosteko modu berria ere ezagutu dugu. Dendara sartu, zernahi erosi eta kutxatik pasa beharrik ez. Horixe da sistema berri honek dakarrena. Hala ere, oraingoz, froga bat baino ez da eta Amazoneko langileek baino ez dute eskura. Ikusi beharko da etorkizunean erosketak horrela egiten amaitu dugun ala ez.
Crowfundinga, esateako, duela urte batzuk hainbat proiektu finantzatzeko metodo gisa ezarri da gurean, batez ere, kickstart erako enpresen kasuan. Hala ere, kontuz eta adi jokatu behar dugu, gure dirua zein saskitan jartzen dugun zaintzea garrantzitsua da. Bestela, galde diezaietela Pebble erloju adimenduna erosi dutenei. Fitbit enpresa boteretsuak erosi du Pebble enpresa arrakastatsua. Pebble erlojuak corwfunding bidez finantzatuak izan dira, ordea. Bezeroak izan dira, nolabait, enpresaren mezenas. Orain, ordea, euren erlojuentzako zerbitzu teknikorik gabe geratu dira eta jarri zuten dirua noiz jasoko duten ez dakitela.
en ez dakitela.