Amarauna
Bizkaiko Txapelketa
Bizkaiko txapela jantzi du lehen aldiz Etxahun Lekuek
Buruz burukoa Xabat Galletebeitiarekin jokatu zuen eta segidan sailkatu ziren Jone Uria, Onintza Enbeita, Ibon Ajuriagojeaskoa, Nerea Ibarzabal, Miren Amuriza eta Beñat Ugartetxea.
-
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa
17:47 min
Etxahun Lekue da Bizkaiko txapelduna. Xabier Amurizak jantzi zion txapela Larrabetzuko bertsolariari Bilboko Miribillan. 'Amarauna' saioan egin diogu elkarrizketa.
Buruz burukoa Xabat Galletebeitiarekin jokatu zuen eta segidan sailkatu ziren Jone Uria, Onintza Enbeita, Ibon Ajuriagojeaskoa, Nerea Ibarzabal, Miren Amuriza eta Beñat Ugartetxea. Zortzigarren finalean eta hirugarren buruz burukoan lortu du saria. Xabatek hau zuen bere bigarren finala eta arratsalde biribila atera zitzaion.