Itxi

Amarauna

Gabonetarako Aterpea

Caritas Donostia: 'Bilatzen duguna da familia giroa sortzea'

Amaia Mitxelena gizarte langileak Caritaseko Donostiako Aterpean egiten du lan, etxerik ez duen jendearekin. Gabon bazkaria egingo dute bertan.

  • 9:25 min
imagen player
imagen player
imagen player

Donostiako Amara auzoko Aterpean bart hasi ziren sukaldariak lanean. Gaurko bazkarirako arrain zopa prestatzen, besteak beste. Caritasen eguneko egoitza honetan, Gabon afaria beharrean, bazkari berezia antolatzen dute langile eta boluntarioek.

Egoitz Izarra boluntarioarentzako Aterpean lanean igaroko duen lehen Eguberria izango da. Amaia Mitxelena gizarte langileak, berriz, gaurko egun bereziaz gain, Aterpeko 'Eutsi' proiektuaren ardura darama. Espainiako Estatuan ez da antzeko proiekturik. Bertan, kalean urte asko daraman jendearentzat, gizartearekin harremanak eta, orohar, harreman pertsonalak bersaretzeko lanketak egiten dituzte. Eurekin egin dugu berba Amaraunean.