Amarauna
Urtarrilaren 1ean
Urte berri on, 'Amarauna' zaleok!
L.B.
EiTB
Urte berria aldaketa urtea izango da askorentzat eta horietako batzuk izango ditugu, tartean Ainhoa Etxaide, maiatzean utziko dio LABeko idazkari nagusi izateari.
Urte berri, aita berri, herri berri, zer estreinatu handia izango dugu igandean 'Amarauna' saioan. Gipuzkoako Itsasorentzat, Ezkiorengandik banandu eta herri berria izateko urtea da 2017a. Gauzatzea nola dihoan kontatuko digute.
Aitor Arruabarrenarentzat 'aitatzeko' urtea izango da. Hamabost egun beharrean hilabeteko baimena izango du. Prestaketak nola doazen eta egutegia nola pentsaatuta daukan kontatuko digu.
Basquetourren zuzendari berriarekin, Arkaitz Millanekin ere hitzegingo dugu. Aurten Nazio Batuek turismo jasangarriaren urtea izendatu dutela eta, Euskadin turismo jasangarrairen alde egiten dugunaz galdetuko diogu. EAn ere izango gara, bertako Astei turismo gunea da Euskadiko lehen ostatu jasangarria, gastatzen duen baino energía gehiago sortzen du.
2017a aldaketa urtea izango da Ainhoa Etxaiderentzat (LABeko idazkari nagusi izateari utziko dio) ez ezik, ardura handia duen beste emakume batentzat: Mertxe Urteagarentzat, Oiasso museoko zuzendariarenzat. Harekin ere izango gara.
Europako kultur hiriburu berriez ere hitz egingo dugu Greziako Pafos eta Danimarkako Aarhus dira. Xuban Intxaustik eta Eneko Garatek, erakutsiko dizkigute bi hirien proiektuak.
Vienako Urte Berriko kontzertua ere entzungo dugu zatika. Eta, gertuagoko, entsegu bateko akordeak ere jasoko ditugu. Euskadiko Gazte Orkestrak Harol Loyden Safety last pelikula muturako idatzitako partitura eskainiko dute datozen egunetan, jendeak filma ikusi bitartean. Asteartean dute emanaldia Donostian, Victoria Eugenian. Asteazkenean, Gasteizen, eta, ostegunean, Bilbon, Euskaldunan.
n, Euskaldunan.