Amarauna
Igandean
Hego Amerikako borroketan izandako euskal emakumeak, 'Amarauna' saioan
L.B.
EiTB
Miren Odriozola izan zen horietako bat. El Salvadorren borrokatu zen eta gure estudioan izango dugu bere bizipenak kontatzeko Leire Ibarguren idazlearekin batera.
-
'Laura esaten zioten Miren Odriozolaren borrokak' liburuaren azala. Argazkia: Txalaparta
Leire Ibargurenek Laura esaten zioten Miren Odriozolaren borrokak idatzi berri du, Miren Odriozolaren inguruko biografia. Biak ala biak izango dira igandeko 'Amarauna' saioan. 1980ko hamarkadan, zenbait euskal herritar, internazionalismoaren ikurrinapean, Hego Amerikako hainbat herrialdera joan ziren bertako iraultzetan parte hartzera. Batzuek El Salvadorrera jo zuten, eta FMLNk gidatzen zuen matxinadarekin bat egin zuten. Miren Odriozola horietariko bat izan zen; guduan parte hartu zuen, sanitaria gisa, hasiera batean, eta bestelako ardura ugarirekin gerora. Laura esaten zioten. Borroka anitzetan parte hartu zuen horren aurretik eta ondoren: ETAko kide, Francoren kartzelak ezagutu zituen; borroka feministaren parte izan zen.
Igandero bezala, teknologiak saioaren azken ia ordu osoa beteko du. Urku Zurutuza, Xabi Unanue eta Egoitz Gonzalez izango ditugu teknologia berriez berbetan.
Hau ztia eta gehiago, igandena, 10:00etatik 13:00etara, 'Amarauna' saioan.