Itxi

Amarauna

Bizpenak

Laura esaten zioten Salvadorgo gerrillan Miren Odriozolari

Salvadorgo gerrillan bizitakoak kontatu ditu Laura esaten zioten liburuan. Leire Ibargurenek idatzi du internazionalistaren bizitza jasotzen duen liburua.

  • 37:04 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bizitza gogor, emankor eta konprometitu baten kontakizuna da, Laura esaten zioten. Miren Odriozolaren borrokak liburua. El Salvadorgo Nazio Askapenerako Farabundo Marti frontean ibilitako emakumearen gainekoa da. Leire Ibargurenek idatzi du Miren Odriozolari buruzko liburua, eta biak izan ditugu 'Amarauna' saioan.

Laura Evelynek 1983n jarri zion izena da. Salvadorgo frontera joateko sanitaria, erizaintza, ikastaroa egin zuren harekin, aurpegia kaputxaz estalita  Chalatenangoko mendietara joateko prestatzen. Miren 1980an abiatu zen Euskal Herritik, Nikaragua edo Kuba buruan.

Venezuelara joan zen, eta El Salvadorgo egoerari buruzko dokumental bat ikusi zuen han. Erabakia garbi ikusi zuen: hura zen bere borroka. Nikaraguan egin zuen bolada bat, eta joan zen El Salvadorrera.

79an hasi zen gerra Salvadorren. Bera 83n sartu zen frontean. Oihanean armadari ihesi ibiltzen ziren boladatan zaurituak eta umeak zaman hartuta. Haurrak negarrez, haiek nola isilduko, ahoa estaltzen zieten gurasoek, eta, nahi gabe, semea itotakoak ere baziren bat baino gehiago. Gerraren gordinean hil zen Mirenen bikotekidea ere, Pakito Arriaran. 80 mila lagun hil ziren gerran.

Bera ordurako Euskal Herrian galantak pasatakoa zen. Artiach fabrikan hasi zen langile borrokan, 1972an ETAkide izateagatik kartzelatu zuten, eta 3 urte egin zituen Carabanchelen eta Alcala Mecon.

Laura esaten zioten Miren Odriozolaren bizitza kontatzen duen liburua da. Evelyn, Claudia, Aloña, Maritza, beste ahots askoren bidez ere jaso du bere orain arteko mundualdia. Leire Ibargurenek idatzi du eta Txalaparta argitaletxeak kaleratu.

Enegarrenean eman du Mirenek ametoa. Askotan proposatu zioten, baina El Salvadorren 100 metroko horma luzean gerran hildakoen izenak aurrean zituela erabaki zuen baietz, 2014an.

Parteren bat izango zuen seguruenera proposamena Bilgune Feministak eta Emaginek egindakoa izateak.

ndakoa izateak.