Amarauna
Urtarrilak 14
Espetxe politikaren gurasoak, larunbatean, 'Amarauna' saioan
L.B.
EiTB
Seme-alabak ehunka kilometrora, kartzeletan, dituzten adineko gurasoen testigantza jasoko dugu. Gainera, Naroa Gaintza kantaria ere izango dugu.
Bilbon manifestazioa egingo dute 'Euskal presoak Euskal Herrira' goiburupean larunbat arratsaldean. Sarek aurreratu du 275 autobus baino gehiago kontratatu dituztela. 130 mila lagun inguru bildu ziren aurrekoetan bertan, eta aurten ere handia izango da giza eskubideak, konponbidea eta bakea eskatzeko garrasia. Sakabanaketaren zigor erantsiaz jardungo dugu larunbat goizean 'Amarauna' saioan; bi seme kartzelan dituzten gurasoenak, urteetan aurrera egin eta bisitan apenas joan ezin dutenenak, besteak beste.
Elliot Murphy kantaria, Bruce Springsteenekin batera. Askotan abesten dute elkarrekin, batez ere Parisen, han bizi da-eta Elliot Murphy New Yorkeko kantaria. 70eko hamarkadatik dira musika lagun, eta duetoan ere kantatu izan dute. Zer da kontua? Bada, Elliot Murphy berriz ere etorrita dagoela Euskal Herrira kontzertuak eskaintzera. Ostiralean, Barañaingo auditorioan du emanaldia, eta igandean, berriz, Bilbon, BBK aretoan. Bruce Springteenek Parisen jotzen duenean, Murphyk berarekin kantatzen duenean, Elliot Murphyk Euskal Herrian kantatzen duenean, harekin abesten du maiz Naroa Gaintzak. 22 metro koadrorekin azken diskoa atera zuenean orain 2 urte pasatxo, Elliot Murphyk ere hartu zuen parte. Miresmen, laguntasun eta musikarekiko lotura nola sortu zen kontatzeko eskatu diogu Naroa Gaintzari, 'Amarauna' saioan.
arauna' saioan.