Itxi

Amarauna

Sareko Manifestazioa

Sakabanaketaren gurasoak

Bi seme espetxean dituen ama batekin hitz egin dugu. Lurdes Arronategirekin. Ibon Arleseko espetxean dago, Frantzian, etxetik 800 kilometrora. Eneko, berriz, Alcalá Mecon, Madrilen.

  • Sare manifestaziorako deialdia

    Sare manifestaziorako deialdia

    31:11 min
imagen player
imagen player
imagen player

Adinean gora doaz Lurdes Arronategi eta Gotzon Goiaskoetxea. Gotzon, gainera, gurpildun aulkian dago eta gero eta zailagoa egiten zaie Eneko eta Ibon semeak  ikustera joatea. SAREk sakabanaketa politikaren aurka deitutako manifestazioaren atariko, egoera hau nola bizi dute galdetu diogu 'Amarauna' saioan Lurdesi, eta baita aske duen Zigor semeari ere. Berak eramaten ditu kotxez Eneko eta Ibon ikusera.

Eneko eta Ibon Goiaskoetxea Arronategi 2010ean eta 2011n atxilotu zituzten, hurrenez hurren. Biak ETAko kideak 1997. urtetik, klandestinitatean bizi ziren atxilotu zituzten arte.

Kattu komando kide, Ibon ETAko arlo militarreko ustezko burua izan zen, eta Ibon logistika arloko ustezko ardurdaduna. Hainbat atentatutan parte hartu zutela egotzita, kartzelan dira; bata Madrilen, bestea, Frantzian.