Itxi

Amarauna

Itzulera

Akelarre taldeak 3 kontzertu eskainiko ditu apirilean eta maiatzean

Apirilak 29 Gatikan, maiatzak 20 Oialumen eta maiatzak 27 Hazparnen eskainiko ditu hiru kontzertuak Akelarre musika taldeak.  

  • Akelarre taldeari Euskadi Irratiko 'Amarauna' saioan egindako elkarrizketa. EiTB

    18:12 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hernaniko lokalean entseatzen ari zirela egin dio elkarrizketa Akelarre taldeari 'Amarauna' saioak: Markos Juaristi (baxua), Pako Diaz (bateria); Juanma Labandibar eta Xabi Zubeldia (teklatuak); Edu Cruz eta Xanet Arozena (gitarrak); Patrice Dumora eta Juanpa Agirre (kantariak) eta Iñigo Cruz eta Iker Garcia audio-argi teknikariak. Askoren gogoan daude 'Akelarre', 'Gauero', 'Goizero', 'Langile', 'Eltzegor', 'Eperra', 'Hotel Kalifornia', 'Magali', 'Zure ondoan', 'Hator', 'Torkemada'… kantuak. Orain zuzenean ikusteko beste hiru aukera izango dira: apirilaren 29an, Gatikan, maiatzaren 20an, Oialumen, eta maiatzaren 27an, Hazparnen.

 

trong>