Amarauna
Larunbatean
Anari kantariari elkarrizketa, 'Amarauna' saioan
L.B.
EiTB
Epilogo bat zazpigarren diskoa aurkeztuko digu kantari azkoitiarrak.
-
Anari. Argazkia: EiTB
Anari kantaria elkarrizketatuko dugu larunbat honetako 'Amarauna' saioan. Musikari azkoitiarrak Epilogo bat zazpigarren diskoari buruzko xehetasunak emango dizkio Nagore Telleriari. Pediatria guneak humanizatzeko beharraz hizketan hasiko dugu larunbateko saioa.
Bestalde, Donostia Ospitalean haurrentzako gunea kolorez janzten hasi dira Super H elkartearen eta Idoia Garcia Biodonostiako ikerlariaren ekimenez. Paretak margotzeak umeen animoan eta osasunean eraginik ote duen galdetuko digu.
Anari abeslariarekin kontu kontari aritu eta gero, Txuri Urdin izotz pistara joango gara, Donostiara, 18 urtez azpiko emakumezkoen izotz hockeyko munduko txapelketa egiten ari baitira bertan. Australia, Mexiko eta Espainiako selekzioak daude jokoan. Goizean dituzte entrenamenduak, eta orduan egin dugu zita Koldo Saenz Espainiako selekzioko bigarren aukeratzailearekin eta hockey jokalari gazteekin. 3 donostiar, gasteiztar bat eta iruindar bat daude selekzioan.
Bartzelonako turismo masiboaren aurkako protestaz arituko gara, Sunbillako inauteriez eta beste mila kontuz, larunbatean, 10:00etatik 13:00etarako tartean, 'Amarauna' saioan.
arauna' saioan.