Itxi

Amarauna

Elkarrizketa

Anari, 'Epilogo bat' lanaz, aurrekoez eta egin gabeko proiektuez

Anari Alberdi kantari eta musikari azkoitiarra Nagore Telleriarekin solastu da 'Amarauna' saioan. Bere azken diskoaz, aurrekoez eta egin gabeko proiektuez mintzatu da.

  • 31:19 min
imagen player
imagen player
imagen player

Animalia izu eta eder bat sartu zaigu 'Amarauna' saiora: Anari Alberdi kantaria. Epilogo bat azken diska aurkeztu digu, azalean, animalia bat marraztuta duen CDa. Bereiztua da diskoa, aurrekoaren segida, baina beste azpi-espezie bat. Aurreko diskoa etxe bat balitz, mudantzarako hango gauzak kutxetan bildu, eta trasteria atera baino lehen, han dagoenarekin egindako kantuak. Inbentarioaren eta enkargutako zerrendaren arteko zerbait.

Zure aurrekari penalak-en ondoren, Epilogo bat. Makroepaiketak eta aurrekari penalak ziren orduan periodiko hizkeratik hartuta; orain, barne produktu gordina eta piromanoak direnak, orfindentalen lekuan, makrobiotika eta liburuak, konstelazio eta terapiak…

Anarik kontatu dizkigunen artean, elizako 10 kantu jasoko zituen disko bat egitekotan egon zela. Gaur gaurkoz, Epilogo bat diska erakusten ari da. Abenduan egin zenituzten emanaldi batzuk. Urtarrilean atseden, eta datorren astean berriz ekingo dio jardunari, jendeak dagoeneko letra berriak ikasiko zituen esperantzaz. Otsailaren 3an Amurrion, 17an Andoainen, 19an Zaragozan eta 26an Putzuzulo, zarautzen. Gernikan ere arituko da.

Diskoan, Joseba irazokiren banjoa, Ager isunza (Audience) biolina eta biola entzuten dira.